AURKEZPENA

Euskal Herriko Foro Psikoanalitikoa elkartea (EHFP-IF-EPFCL), 1999an sortua, S. Freuden eta J. Lacanen irakaspenak oinarri harturik lan egiteko, prestakuntza emateko eta psikoanalisia transmititzeko gune ireki bat da.

Gaur egun psikoanalisiak duen indarra eguneratzeko asmoz, analisten eta analista ez direnen elkargune izateko eta komunitate analitiko bat osatzeko helburuz eratu da elkartea. Horretarako, EHFPa nazioarteko foroen mugimendu batean federatu da, Lakaniar Alorreko Foroen Nazioartekoan (IF-EPFCL), zeina Foroen Nazioartekoaren Printzipioen Karta-z arautzen baita.

Foroen izenei atxikitzen zaien Lakaniar Alor kontzeptuaren erreferentziak J. Lacanen “L’Envers de la Psychanalise”  izeneko mintegian aurkitu behar dira. Hau da Lakaniar Alor horretara atxikirik dauden Foroen helburu nagusia: mendearen abaguneetan diskurtso analitikoaren aldeko apustua egitea eta haren presentzia sustatzea.

Eskola sortu da 2001eko abenduaren 16an: Lakaniar Alorreko Foroen Psikoanalisiaren Eskola (EPFCL). Hauek dira Eskolaren funtzioak:

  • Psikoanalisia den “esperientzia originala” aldeztea eta analistak prestatzea
  • Prestakuntza horren bermea ematea.
  • “Psikoanalisiaren etika, zeina baita haren teoriaren praxia” (J. Lacan) aldeztea

Nazioartean eta tokian funtzionatzen duten instantziak ditu EPFCLek.

Euskal Herriko Foro Psikoanalitikoa,  Eskola hori babestu egiten du eta haren funtzionamenduan parte ere hartzen du, Bartzelonako Fòrum Psicoanalític, Asturiasko Grupo de Estudios Psicoanaíticos eta Foro Lacaniano de Valencia  elkarteekin batera tokiko eskola-erakunde bat osaturik.