euskal herriko foro Psikoanalitikoa
kontaktua>
jarduerak
argitalpenak
Artikuluak
eta lanak
Testu Instituzionalak
Links


Euskal Herriko Foro Psikoanalitikoa elkartea (EHFP), 1999an sortua, Sigmund Freuden eta Jacques Lacanen irakaspenak oinarri harturik lan egiteko, prestakuntza emateko eta psikoanalisiaren helarazte gune ireki bat da.

Gaur egun psikoanalisiak duen indarra eguneratzeko helburuaz, analisten eta analista ez direnen elkargune izateko eta komunitate analitiko bat osatzeko helburuz eratu da elkartea. Horretarako, EHFPa nazioarteko foroen mugimendu batean federatu da, Lacaniar Alorreko Foroen Nazioarteko Psikoanalitiko Eskolan (IF-EPFCL/LAFNPE), berau Foroen Nazioartekoaren Printzipioen Kartaz arautzen delarik.

Foroen izenei atxikitzen zaien Lacaniar Alor kontzeptuaren erreferentziak J. Lacanen Psikoanalisiaren ifrentzua izeneko mintegian aurkitu daitezke. Hau da Lacaniar Alor horretara atxikirik dauden Foroen helburu nagusia: mendearen abaguneetan diskurtso analitikoaren aldeko apustua egitea eta haren presentzia sustatzea.

Lacaniar Alorreko Foroen Psikoanalisi Eskola (LAFPE/EPFCL), 2001eko abenduaren 16-an sortu zen, bere helburuak honako hauek izanik:

•  Psikoanalisia bera datzan eta analisten prestakuntza ahalbidetzen duen, Jatorrizko Esperientzia eutsi
•  Prestakuntza honen bermea eskaini
•  “Bere praxiaren teoría den, psikoanalisiaren etika” eutsi.


Foroen Nazioarteko erakundean (IF) kokatzen den Eskola, bere funtzionamendurako zenbait nazioarteko nahiz tokian tokiko, instantzietan antolatzen da


Euskal Herriko Foro Psikoanalitikoak , eskola hau babesten du, eta bere funtzionamenduan laguntzen du, Lacaniar Alorreko Foroen Federazioa Espanian-F9ren (LAFF-F9/FFCL-F9) zazpi foroen elkartearen Eskolako Dispositibo Lokaletan (DEL) parte hartuz

    >>
      FFCLE - F7
Asturias
Bartzelona
Euskadi
Madrid
Santiago de Compostela
Tarragona
Valentzia

Euskal Herriko Foro Psikoanalitikoaren egoitza

Okendo kalea 5-2ºC. 20004 Donostia - San Sebastián
e-maila: FPPVasco@foropsicoanaliticopaisvasco.org