COLETTE SOLER GUNEA 2025-2026
Aurten Colette Solerren, 2019-20. urteko, “La transferencia, del amor al sexo” testua lantzen jarraituko dugu. Hauek dira datak 25-26 ikasturterako:
- Urriaren 25a
- Azaroaren 22a
- Abenduaren 13a
- Urtarrilaren 10a
- Otsailaren 14a
- Martxoaren 7a
- Apirilaren 25a
- Maiatzaren 9a
( + Zoom)
PSIKOANALISIA ZABALTZEKO JARDUERA
2023ko Urriaren 6an eta 7an, Elgoibarko Meka lanbide eskolan, “ikastetxeen arteko formakuntza”antolatu zen eta Matilde Pelegri Moya psikologa klinika eta psikoanalistari partehartzera gonbidatu genuen. Bilboko, Ordiziako, Ondarroako eta Gernikako zentroetako irakasleak elkartu ziren topaketetan, “Familia-guneak 0-3 adin tartean” gaian sakontzeko. Matilde Pelegrik ibilbide luze eta oparoa du Katalunian familia-guneen sorreran eta funtzionamenduan eta Europa osoko familia espazioak ezagutzen ditu.
Haur Hezkuntzako zikloko ikasleek ere, Matilderekin 2 orduko solasaldia partekatu zuten.
Topaketa aberasgarria, psikoanalitikoa eta galdera asko formulatzeko aukera paregabea izan zen.


